Isiltasun urte luzeak

10,99 €*

Nach dem Kauf zum Download bereit Ein Downloadlink ist wenige Minuten nach dem Kauf im eigenen Benutzerprofil verfügbar.

ISBN/EAN: 9788498686098
Garai iluna da Castroren eleberri honek arakatzen duena. Goiz-albako 'paseoak', bide bazterretan tiroka hildakoak, satorraren bizimodura kondenatutakoak. Baina, baita ere, aldaketa, iraultza eta bizitza hobe bat ekarri nahi zituzten amets eta utopien garaia. Halaxe zen, adibidez, Galiziako Flaviako Pazoan, 1936ko uztailaren 18an gerra hasi zen arte. Batzuek mendekurako baliatu zuten gerrak ekarritako nahasmendua, eta horietako batek aztarna dramatikoa utzi zuen: sei hilotz hobi komun batean. Horietako bost, buruan tirokatuak, eta seigarrenak, emakume baten hezurdurak, inork aipatzen entzun ez duen poeta baten liburua du bularraldean helduta. Anxelak, indarkeriazko historia mingarri propioa duen ikertzaileak, bere gain hartzen du gerraren lehen egunetan pazoan gertatutakoa argitzeko lanen ardura, eta laster jakin nahi izango du nor ziren poeta misteriotsua eta haren liburuarekin hilobiratutako emakumea. Anxelaren ikerketak 1936tik gure egunetara ekarriko gaitu, eta bidaia zirraragarri horren narrazio bortitz eder honetan ikasiko dugu, besteak beste, nola gainditu dituen faxismoak garai eta mugak.

Francisco Castro (Vigo, 1966). Filosofian lizentziatua eta idazlea. Galaxia argitaletxe galiziarrean hasi zen lanean 2008an, editore gisa, eta 2016tik aurrera argitaletxeko zuzendaria da. Idazle gisa, obra zabala du, eta sari ugari jaso du. Bere liburuak hainbat hizkuntzatara itzuli dituzte, eta, euskaraz, Sinbad deitzen zidan eta Iridium gazteentzako nobelak argitaratu ditu (ALBERDANIA, 2018 eta 2019, hurrenez hurren).

0 von 0 Bewertungen

Geben Sie eine Bewertung ab!

Teilen Sie Ihre Erfahrungen mit dem Produkt mit anderen Kunden.


shop display image

Möchten Sie lieber vor Ort einkaufen?

Haben Sie weiterführende Fragen zu diesem Buch oder anderen Produkten? Oder möchten Sie einfach doch lieber in der Buchhandlung stöbern? Wir sind gern persönlich für Sie da und beraten Sie auch telefonisch.

Bergische Buchhandlung R. Schmitz
Wetterauer Str. 6
42897 Remscheid-Lennep
Telefon: 02191/668255

Mo – Fr10:00 – 18:00 UhrSa09:00 – 13:00 Uhr