Han goian urkiak hostoberritzen direnean
9,49 €*
Nach dem Kauf zum Download bereit Ein Downloadlink ist wenige Minuten nach dem Kauf im eigenen Benutzerprofil verfügbar.
ISBN/EAN:
9788498688030
Lehen Mundu Gerraren aurreko urteetan, Eslovenia, Europako beste herrialde asko bezala, Estatu Batuak, Agindutako Lur berria, helburu duen migrazio masibo batean odolusten ari da. Rozina, emakume bizi eta aktiboa, laster senarra izango duen Brinovc herrikidearekin batera, etorkizun hobe baten bila Atlantikoa zeharkatu zuten itsasontzi ugarietako batean doa. Gizarte ezezagun eta arrotz batean, Rozinak, grinatsu eta ekintzaile, mehatxuak aukera bihurtzeko berezko gaitasuna erakutsiko du, eta horrela lortuko du, adibidez, patarra egiteko eta saltzeko negozio oparo bat aurrera ateratzea, Lege Lehor betean.
Gerren arteko garaian, bikoteak, alaba txikia Estatu Batuetan utzita, Europara itzultzea erabakitzen du, han negozioekin jarraitzeko aukera hobeak ikusten baitituzte. Bigarren Mundu Gerraren eztandak Amerikara itzultzeko edozein aukera ukatuko die, eta Rozinak hamaika arrisku eta mehatxuri aurre egin beharko die, harik eta, senarra hil ondoren, azkenean Estatu Batuetara itzuli ahal izango den arte. Han gogor arituko da berriz ere bere familiakoak pobreziatik libratzeko ahaleginean.
BREDA SMOLNIKAR (1941). Esloveniako literatura garaikideko luma berezienetako bat da. Hemeretzi urte zituela hasi zen idazten, eta 1963an Otrocki ?ivljenje tece dalje (Niños, la vida sigue) gazteentzako eleberria argitaratu zuen, 1967an Mali mozaik imen (El pequeño mosaico de los nombres) eta 1973an Popki (Capullos). Sozialismoaren garaian, helduentzako bere lanak Gospa (Anderea) ezizenez argitaratu zituen, egile-argitalpenetan. Bere lanetan gerren arteko garaiarekin eta Bigarren Mundu Gerrarekin zerikusia zuten gai «politikoki ez zuzenak» jorratzen zituenez, hainbat eztabaida eta auziren jomuga bilakatu zen. Azkenik, egileari hiru hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zioten laurogeiko hamarkadan. 1998an, Suitzako emakume idazle talde batek hilabete batez Ittengengo monasterioan egonaldi bat egitera gonbidatu zuen, eta urte horretan bertan argitaratu zen Han goian urkiak hostoberritzen direnean eleberria idatzi zuen. Antzezlanak piztutako polemika epaiketa bilakatu zen, bost emakumek beren ama zena ezagutu baitzuten protagonistarengan. Egileak zortzi urteko prozesua pairatu zuen, eta, azkenean, Konstituzio Auzitegiak 2005ean bertan behera utzi zituen kondena-epaiak, egilea Esloveniako liburutegi eta liburu-denda guztietatik erretiratzera behartzen zutenak. Jasaten ari zen zentsuraren aurrean, Breda Smolnikarrek helduentzako narrazio lanak idazten eta argitaratzen jarraitu zuen.

Autor: | Breda Smolnikar |
---|---|
EAN: | 9788498688030 |
eBook Format: | ePUB |
Sprache: | metaCatalog.groups.language.options.euskara |
Produktart: | eBook |
Veröffentlichungsdatum: | 28.04.2023 |
Kategorie: | |
Schlagworte: | Alberdania Breda Smolnikar Cuando allí arriba los abedules reverdecen Eleberria Esloveniako literatura Gerren Arteko aldia Juan Kruz Igerabide Lege lehorra Migrazioa Narrazioa |
Anmelden
Möchten Sie lieber vor Ort einkaufen?
Haben Sie weiterführende Fragen zu diesem Buch oder anderen Produkten? Oder möchten Sie einfach doch lieber in der Buchhandlung stöbern? Wir sind gern persönlich für Sie da und beraten Sie auch telefonisch.
Bergische Buchhandlung R. Schmitz
Wetterauer Str. 6
42897 Remscheid-Lennep
Telefon: 02191/668255
Mo – Fr10:00 – 18:00 UhrSa09:00 – 13:00 Uhr