Gaueko azken expressoa
10,99 €*
Nach dem Kauf zum Download bereit Ein Downloadlink ist wenige Minuten nach dem Kauf im eigenen Benutzerprofil verfügbar.
ISBN/EAN:
9788498688412
Antonio izeneko haur garaiko lagun minaren gaixotasun sendaezinak jarri du berriz martxan narratzailearen gogoa eta sorterrira itzultzeko asmo sendoa. Bere ahotik, nahiz bizikide izan dituen seme, maitale, alaba eta emaztearen ahotik ezagutuko ditu irakurleak protagonistaren ibilerak, Portugalgo sorterritik Euskal Herriko Bidasoaldera eraman zutenak, gazte garai gogor (Salazarren diktadura garaiak ziren), migratzeko erabaki zail (bizimodu duinago bat eramateko aukera bakarra zen), bizitoki berrian laketzeko zailtasunak (sorterria utzi duena betirako izango da arrotz), bai eta Irundik Portora doan gaueko azken expressoan egindako bidaia iradokikor eta barnebiltzaile bat ere. Eneko Aizpuruak 'Bidasoan gora' saiakera literario mamitsuan irekitako bidea probestuta, fikziora dakartza orain bertan aletutako hainbat eta hainbat gai (Bidasoa ibaia pasaleku gisa bakarrik ez, etorkizun bat eraikitzeko topos gisa erabili zuten portugesena, adibidez, garrantzitsuenen artean), gai ez aski ezagunak euskal irakurlearentzat, 'Gaueko azken expressoa' eleberri honek modu hunkigarrian zabaldu eta ezagutzeko parada emango dizkionak. Migratzeari, deserriari, bizi ezintasunari, laguntasunari, familiari, baita, azpigai modura nahi bada, baina Euskal Herriari eta euskal gatazkari buruzko hausnarketa ere pizten duen kontakizun bat jostea lortu du Aizpuruak, bere laugarrena den eleberri honetan.
ENEKO AIZPURUA URTEAGA 1976an jaio zen Lazkaon, eta gaur egun Iruñean bizi da. Zuzenbidean lizentziaduna da, lanbidez itzultzailea. Literaturan, Errauts (2011), Herensuge gorriaren urtea (2013) eta Lehertu da festa (2016) nobela beltzak idatzi ditu, bai eta Bidasoan gora (2020) saiakera ere. Robert Menasse austriar idazlea euskaratu du.
ENEKO AIZPURUA URTEAGA 1976an jaio zen Lazkaon, eta gaur egun Iruñean bizi da. Zuzenbidean lizentziaduna da, lanbidez itzultzailea. Literaturan, Errauts (2011), Herensuge gorriaren urtea (2013) eta Lehertu da festa (2016) nobela beltzak idatzi ditu, bai eta Bidasoan gora (2020) saiakera ere. Robert Menasse austriar idazlea euskaratu du.
Autor: | Eneko Aizpurua |
---|---|
EAN: | 9788498688412 |
eBook Format: | ePUB |
Sprache: | metaCatalog.groups.language.options.euskara |
Produktart: | eBook |
Veröffentlichungsdatum: | 20.11.2023 |
Kategorie: | |
Schlagworte: | Alberdania Arroztasuna Eneko Aizpurua Familia Laguntasuna Migrazioa Muga |
Anmelden
Möchten Sie lieber vor Ort einkaufen?
Haben Sie weiterführende Fragen zu diesem Buch oder anderen Produkten? Oder möchten Sie einfach doch lieber in der Buchhandlung stöbern? Wir sind gern persönlich für Sie da und beraten Sie auch telefonisch.
Bergische Buchhandlung R. Schmitz
Wetterauer Str. 6
42897 Remscheid-Lennep
Telefon: 02191/668255
Mo – Fr10:00 – 18:00 UhrSa09:00 – 13:00 Uhr