Ganorexia
11,99 €*
Nach dem Kauf zum Download bereit Ein Downloadlink ist wenige Minuten nach dem Kauf im eigenen Benutzerprofil verfügbar.
ISBN/EAN:
9788498687637
«Ez dago ondo idazterik. Barkatu: aurreneko pertsonan esango dut: nik ez daukat ondo idazterik. Uneoro sentitzen
dut, jasaten dut. Bakarren batek esan izan du nik ondo idazten dudala. Eskertzen diot, baina ez dut uste hola denik.
Nik idazten dut era batean. Estilo batekin, estilo jakin batekin. Beste batzuek ez daukate estilorik. Sinetsarazi diete ez
dutela herrenik egin behar inongo aldetara eta ibilera zuzen baten jabe izan behar dutela, eta horrela, munduaz ari -
idatzi- behar dutela munduan sekula haizeak inondik joko ez balu bezala. Beti udazkeneko egun epel laino-geldi
batean bageunde bezala. Ondo idaztea hori izango da? Auskalo. Hemen era jakin batean idazten dugu; herren min
batekin gabiltza. Hemen idazten dugun -irakurtzen den- munduak herrena egiten du geurekin batean.
»Herrena, ezina: ganorexiaren aurreneko seinalea».
Iñaki Segurola
«Egin ditudan peskizengatik 2021ko udazkenean hasi zen Ganorexia idazten. Argi, arin eta gozo (AAG) bizi izan zen
bolada batean hain zuzen ere. Hainbat pasartetan zer nolako buru argia duen ikusten da, iraganeko motxilak
sorbaldatik arintzeko beharra ere bai, eta gure artekoan, gizakien arteko hartu-emanetan, gozotasuna bilatu nahia
ere nabari zaio.
»Gerora etorri zen gaitza, berak sakoneta beltza deitzen zion depresioa eta beronekin batera insomnioa,
beldurrak, bakardadea, damuak, dolu zaharrak eta maskarak, horiek denak ikusiko dituzue testuan».
Garbiñe Larrea
IÑAKI SEGUROLA AMUTXASTEGI (Azpeitia, 1962-2022). Filologoa eta hiztegigilea: Orotariko Euskal Hiztegia eta Euskal Hiztegi Historiko Etimologikoa. Bere beste liburu batzuk: Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo (ALBERDANIA, 2005), Nere gorringotik (ALBERDANIA, 2008), Arrazoia ez dago edukitzerik (ALBERDANIA, 2012), Sed quia sua (Erein, 2020), Koiteretzia (ALBERDANIA, 2021).
IÑAKI SEGUROLA AMUTXASTEGI (Azpeitia, 1962-2022). Filologoa eta hiztegigilea: Orotariko Euskal Hiztegia eta Euskal Hiztegi Historiko Etimologikoa. Bere beste liburu batzuk: Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo (ALBERDANIA, 2005), Nere gorringotik (ALBERDANIA, 2008), Arrazoia ez dago edukitzerik (ALBERDANIA, 2012), Sed quia sua (Erein, 2020), Koiteretzia (ALBERDANIA, 2021).
Autor: | Iñaki Segurola |
---|---|
EAN: | 9788498687637 |
eBook Format: | ePUB |
Sprache: | metaCatalog.groups.language.options.español |
Produktart: | eBook |
Veröffentlichungsdatum: | 29.09.2022 |
Kategorie: | |
Schlagworte: | Bizitza Euskara Heriotza Introspekzioa Kritika soziala Kultura |
Anmelden
Möchten Sie lieber vor Ort einkaufen?
Haben Sie weiterführende Fragen zu diesem Buch oder anderen Produkten? Oder möchten Sie einfach doch lieber in der Buchhandlung stöbern? Wir sind gern persönlich für Sie da und beraten Sie auch telefonisch.
Bergische Buchhandlung R. Schmitz
Wetterauer Str. 6
42897 Remscheid-Lennep
Telefon: 02191/668255
Mo – Fr10:00 – 18:00 UhrSa09:00 – 13:00 Uhr