Emakume gaiztoak

11,99 €*

Nach dem Kauf zum Download bereit Ein Downloadlink ist wenige Minuten nach dem Kauf im eigenen Benutzerprofil verfügbar.

ISBN/EAN: 9788498688139
Siscak hamabost urte ditu, eta Coruñako Galera espetxean preso dago, emakume ororen antzera bera ere ez baita bere gorputzaren jabe. xix. mendearen amaieratik datorkigu eleberri honen orrialdeetan haren ahots sarkorra, hunkigarria. Siscaren ahotsari, beste emakume batzuenak ere gehituko zaizkio Marilar Aleixandreren nobelan. Emakume horiek pertsonen duintasunaren aldeko lanetan aitzindariak izan ziren: Concepción Arenal, presondegietan bisitari moduan lan egiten zuena, eta Juana de Vega, eta guztiz argigarriak gertatzen zaizkigu «emakume gaiztoen koro mutua» gertutik ezagutuz gure historia ulertzeko. Ahanzturaren aurkako eleberria ere bada Emakume gaiztoak. Sisca preso dagoen espetxean eta beste hainbatetan zokoratuek, gizarteak bere baitatik baztertu zituen emakumeek ahanzturaren zigor erantsia jasan ez dezaten. Era berean, liburuek eta irakurtzeak berak pertsonen bizitza hobetzeko duten ahalmenari ere gorazarre egiten dio nobelak. Bidai hunkigarri eta gogor batera gonbidatzen gaitu egileak, bere literaturan ohi duen tonu poetikoaz ederki jositako trama batean.

MARILAR ALEIXANDRE (Madrid, 1947). Feminista da, narraziogilea, poeta, itzultzailea eta Real Academia Galegako kidea 2017az gero. Santiagoko Unibertsitatean, pentsamendu kritiko eta arrazoiketaren alorrean aritu zen irakasle. Galiziako literatur sari nagusiak jaso ditu. Haur eta gazte literatura ere jorratu du: Alí Babá, Morxiana e os corenta usureiros (2017) eta A filla do minotauro (2018, Premio Raíña Lupa). Poesiari dagokionez, Mudanzas e outros velenos (2017) liburuan bildu zituen bere olerkien zati bat. Saiakeraren atalean, O pensamento feminista de Emilia Pardo Bazán (2021) plazaratu du, eta helduentzako narraziogintzan, aldiz, honako hauek argitaratu ditu, besteak beste: A Compañía Clandestina de Contrapublicidade (1998, Premio Álvaro Cunqueiro) eta As malas mulleres (2021, Premio Blanco Amor). Liburu honek 2022ko Narrazio Sari Nazionala jaso du.

0 von 0 Bewertungen

Geben Sie eine Bewertung ab!

Teilen Sie Ihre Erfahrungen mit dem Produkt mit anderen Kunden.


shop display image

Möchten Sie lieber vor Ort einkaufen?

Haben Sie weiterführende Fragen zu diesem Buch oder anderen Produkten? Oder möchten Sie einfach doch lieber in der Buchhandlung stöbern? Wir sind gern persönlich für Sie da und beraten Sie auch telefonisch.

Bergische Buchhandlung R. Schmitz
Wetterauer Str. 6
42897 Remscheid-Lennep
Telefon: 02191/668255

Mo – Fr10:00 – 18:00 UhrSa09:00 – 13:00 Uhr